ZER DAKIDAN: Kaixo mundua! programa egin ondoren, badakit testu bat pantailan idazten.
ZER IKASIKO DUDAN: Testu bat eta bi zenbaki (bat osoa eta bestea erreala) pantailaratzen ikasiko dut. Bide batez konstanteak nola definitzen diren ikasiko dut. Datuak pantailan idaztean, balio bakoitzari berari dagokion formatua eman behar zaiola ikasiko dut; honelaxe adibidez: Write('iZbk|',iZbk:4) non iZbk zenbaki osoa den.
ESKATZEN DEN PROGRAMA
Kaixo mundua programatik abiatuta, ondoko informazioa modu kontrolatuan pantailaratu:
Konpiladore baten lana itzultzailearena da, hots, guk idatzitako programa (goimailako lengoaian idatzitakoa) makinak ezagutzen duen lengoaiara (behemailako legoaiara) itzultzea. Urratsak hiru dira eta bakoitzeko irudi bat erakusten da:
1 programa idazteko editorea abian jarri eta .pas luzapena duen fitxategia lortu
2 programa konpilatu eta .exe luzapena duen fitxategia lortu
3 .exe luzapena duen fitxategia exekutatu
Adibidez: sinuaren kurba marraztu Beraz, ariketa bati aurre egiteko lehenik zer eskatzen diguten ariketaren enuntziatua ulertu behar dugu (0 urratsa izango litzateke). Ondoren programazio-lana letorke (gorago aipatu ditugun 1 eta 2 urratsak) eta bukaeran lortutako programa exekutatzea (gorago aipatu den 3 urratsa). Grafikoki honelaxe adieraz daiteke:
Programa guztietan zenbait elementu beti errepikatzen direlako, programa berri bat idatzi nahi denean komeni izaten da programaren hasiera aldez aurretik kodetuta edukitzea. Geany ingurunea zabaldu ondoren, programa berria ireki nahi bada ondoko lau txantiloi hauek egon daitezke:
Lau txantiloi horiek .pas fitxategiak dira eta geany>templates>files kapetan daude. Baina files karpeta hori ezkutaturik dagoelako, bide hau jorratu beharko dugu bertan txantiloi berri bat kopiatu ahal izateko:
Karpeta eta fitxategi ezkutuak agerian jarri, besteak beste geany>templates>files karpeta
Txantiloi berriari dagokion txantiloia.pas fitxategia files karpetan kopiatu
Agerian dauden karpeta eta fitxategi ezkutuak berriro ezkutatu
1.
Erabiltzailearen karpetan kokatu, adibide honetan jesusromouriarte karpetan kokatu, eta ondoko hau agertuko zaigu non .config karpeta ezkutua ez den ikusten:
Terminal delakoa ireki eta bi komando hauek exekutatu:
defaults write com.apple.Finder AppleShowAllFiles TRUE KillAll Finder KillAll Finder
Irudia handiago ikusteko klik egin bere gainean
Ondorioz, karpeta ezkutuak eta fitxategi ezkutuak agerian geratuko dira, irudi honetan erakusten diren bezala:
2. .config karpeta agerian delarik, nabigatu .config>geany>templates>files karpetaraino eta bertan kopiatu gure txantiloi berriaren fitxategia, adibidez txantiloia.pas fitxategia:
3. Terminal delakora itzuli eta, lehen bezala, bi komando hauek exekutatu baina oraingoan FALSE zehaztu beharko da:
defaults write com.apple.Finder AppleShowAllFiles FALSE KillAll Finder KillAll Finder
Irudia handiago ikusteko klik egin bere gainean
Ondorioz, karpeta ezkutuak eta fitxategi ezkutuak ez dira ikusgai izango.
Geany ingurunea berriro zabaldu ondoren, programa berria ireki nahi bada, orain ondoko bost txantiloi hauek eskuragarri izango dira:
Jakina denez, Dev-Pascal konpiladoreak balio du Windows sistemara eragileko ordenadoretarako. Mac ordenadoreen sistema eragilea macOS da eta, ezin daiteke Dev-Pascal konpiladorea erabili. Horregatik, Mac ordenadoreen erabiltzaileei Geany ingurunea gomendatzen zaie.
Instalazioak hiru urrats ditu:
xcode instalatu baldin eta instalaturik ez badago
fpc (free pascal compiler) konpiladorea instalatu
Geany ingurunea instalatu
1.
Lehenengo xcode instalatu behar da fpc konpiladorea eta macOS sistema eragilea konpatibleak izan daitezan. Horretarako Terminal delako aplikazioa erabili behar da, irudi honetan adierazten da Terminal delako aplikazioa non dagoen:
Komandoen terminala ireki (Aplicaciones > Utilidades > Terminal) eta honako bi urrats hauek jorratu behar dira:
1-A
xcode-select --install komandoa exekutatu
1-B
“Install” aukeratu eta instalazioa amaitzean terminala itxi. Bestela,
“Install” aukerarik ez bada agertzen eta bere ordez errore-mezua azaltzen bada, xcode aplikazioa lehendik instalaturik dagoelako da, terminala itxi
2.
Behin xcode instalatuta dagoela, fpc (free pascal compiler) konpiladorea instalatu ahalko da. Horretarako dagokion fitxategia deskargatu eta instalatzeari ekin:
fpc instalatuta dagoenez gure ordenagailua gai da Pascal konpilatzeko, baina komandoen terminala erabili beharko dugu derrigorrez.
Demagun BatuBi.pas programa daukagula Desktop/Adibideak karpetan. Komandoen terminala ireki eta urrats hauek eman beharko genituzke BatuBi.pas programa konpilatzeko:
ls komandoa, gauden karpetan dagoena erakusteko
cd Desktop komandoa, Desktop karpetara joateko
cd Adibideak komandoa, Adibideak karpetara joateko
ls komandoa, BatuBi.pas iturburu-fitxategia Adibideak karpetan dagoela frogatzeko
fpc BatuBi.pas komandoa, BatuBi.pas programa konpilatzeko
ls komandoa, BatuBi fitxategi exekutagarria Adibideak karpetan sortu dela frogatzeko
BatuBi.pas fitxategiaren konpilaziorako aipatu diren urratsak irudi honetan erakusten dira:
ls karpeta bateko edukia erakusteko, cd karpetaz aldatzeko eta fcp programa bat konpilatzeko
Ikusi den bezala, BatuBi.pas iturburu-programa konpilatzetik BatuBi programa exekutagarria lortzen da. BatuBi programa exekutagarriaren exekuzioa burutzeko agindua honako hau da:
ls karpeta bateko edukia erakusteko eta ./BatuBi programa exekutatzeko
3.
Komandoen terminala baztertu nahi badugu, IDE (ingurune grafiko) bat behar dugu eta horrela programak editatu, konpilatu eta exekutatu ahalko ditugu. Geany erabiliko dugu, baina mota horretako beste edozein ingurune erabil daiteke ere (adibidez
Lightweight edo Gladiator). Hona hemen Geany ingurunea deskargatzeko webgunea:
Geany ingurunea deskargatzeko erabili duzun nabegatzailea euskeraz konfiguraturik baldin badaukazu, Geany ingurune grafikoa instalatu ondoren laneko hizkuntza euskera izango da:
Jakina denez, gure konpiladorea freepascal da eta leihoekin lan egiteko Dev-Pascal ingurunea erabil daiteke. Baina freepascal konpiladorearekin lan egiteko bestelako ingureneak erabil daitezke ere. Hona hemen Geany ingurunea instalatzeko eman behar diren hiru urratsak:
fpc (Free Pascal Compiler) konpiladorea instalatu
Geany ingurunea instalatu
Txantiloi egokiak Geany ingurunean kopiatu
1.
Jarraian ematen den estekari esker zure konputagailuari dagokion fpc (Free Pascal Compiler) konpiladorea eskuratu ahalko duzu (adibidez, fpc-3.2.2.i386-win32.exe fitxategia). Zure konputagailuari dagokion fitxategia deskargatu eta instalatzeari ekin:
fpc instalatuta dago, beraz gure ordenagailua gai da pascal programak konpilatzeko eta exekutatzeko, baina komandoen terminala erabili beharko dugu derrigorrez. Demagun C:\Adibideak izeneko karpetan BatuBi.pas programa daukagula eta azken hau konpilatu ondoren BatuBi.exe programa lortu nahi dugula. Honelaxe egin beharko genuke:
cd xxx karpetaz aldatzeko, dir karpeta bateko edukia erakusteko, fcp BatuBi.pas programa bat konpilatzeko eta BatuBi.exe (edo BatuBi) programa exekutatzeko
2.
Komandoen terminala baztertu nahi badugu, IDE (ingurune grafiko) bat behar dugu eta horrela programak editatu, konpilatu eta exekutatu ahalko ditugu. Geany erabiliko dugu eta hona hemen Geany ingurune grafikoa deskargatzeko webgunea:
Geany ingurunea deskargatzeko erabili duzun nabegatzailea euskeraz konfiguraturik baldin badaukazu, Geany ingurune grafikoa instalatu ondoren euskera izango da laneko hizkuntza:
Honaino ikusitakoa bideo batean jasorik:
3.
Programa guztietan zenbait elementu beti errepikatzen direlako, programa berri bat idatzi nahi denean komeni izaten da programaren hasiera aldez aurretik kodetuta edukitzea. Geany ingurunea zabaldu ondoren, programa berria ireki nahi bada ondoko txantiloi lau hauek egon daitezke:
Lau txantiloi horiek .pas fitxategiak dira eta karpeta honetan daude:
Geany>data>templates>files
Demagun txantiloi jakin bat nahi dugula Geany ingurunean kargatu, adibidez txantiloia.pas txantiloia:
{
Pascal iturburu-programa
}
program Izengabea;
uses
crt;
{------------------------programa nagusia------------------------}
var
iZbk: integer;
begin
writeln('////////////////////////////////////////////////////');
writeln;
write('Zenbaki oso bat eman: ');
readln(iZbk);
writeln('Datua = ', iZbk);
writeln;
writeln('////////////////////////////////////////////////////');
readln;
end.
Guk nahi dugun txantiloia Geany ingurunean kargatzeko, txantiloi berriari dagokion txantiloia.pas fitxategia karpeta honetan kopiatuko dugu:
Geany>data>templates>files
Geany ingurunea berriro zabaldu ondoren, programa berria ireki nahi bada, orain ondoko bost txantiloi hauek ikusiko dira:
Dev-Pascal delako aplikazioa programazio-ingurune grafiko bat da eta Free Pascal konpiladorea darabil. Dev-Pascal ingurune grafikoa Windows sistemetan erabil daiteke eta berari dagokion devpas192.exe programa eskuratzeko, ondoko hiru esteka hauetatik edozein jarrai daiteke:
eGela, Dev-Pascal programazio-ingurunea eskuratzeko kokagune bat
ehubox, Dev-Pascal programazio-ingurunea eskuratzeko beste kokagune bat
googledrive, Dev-Pascal programazio-ingurunea eskuratzeko beste kokagune bat
Goiko hiru esteka horiek eGela gela birtualeko BALIABIDEAK atalean bildu direnekin bat datoz:
Dev-Pascal ingurune grafikoa instalatu ondoren eta new source file bitartez programa berri irekitzean, inguruneak ondoko kode hau eskainiko digu:
UNIT NireUnitatea;
INTERFACE
IMPLEMENTATION
BEGIN
END. { UNITATEAREN BUKAERA }
Aurreko kode horrek balio du unitate bat programatzeko, baina guk ez ditugu unitateak garatuko programak baizik. Horregatik, kode hori aldatzea komeni zaigu. Hau da, konpiladorearen ingurunea gure behar izanetara egokitzea komeni zaigu.
Konpiladorearen ingurunea zure beharretara antola dezakezu. Hona hemen zure etxeko ordenagailuan zer idatz dezakezun eta non idatzi behar duzun:
options > environment options > misc.
{-----------------------------------------------------------
Ikaslea:
Taldea: 31
Azpitaldea: S3-GO3
Ariketa (fitxategiaren izena: XXXXX.PAS):
Deskribapen laburra:
Saioaren data:
-----------------------------------------------------------}
PROGRAM ProgramarenIzena;
{-----------------------------------------------------------
Aurrerago ikasiko ditugun azpiprogramak hemen idatzi
behar dira, adibidez honelako zerbait:
FUNCTION TangenteaKalkulatu(rAngelu: Real): Real;
BEGIN
END;
-----------------------------------------------------------}
BEGIN
WriteLn;
WriteLn('=======================');
WriteLn('RETURN sakatu amaitzeko');
WriteLn('=======================');
ReadLn;
END. { PROGRAMAREN BUKAERA }