2024(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena

1. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 1. astea (2024/01/22) laborategi/mintegian egindakoa

  • Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean 25ak etorri dira
  • Irakasgaiaren antolaketa berretsi dugu
  • Makina digitalen egitura aipatu dugu:
    • Hardwarea
    • Sistema eragilea
    • Aplikazioak
  • Proiekzio kanoia hartu eta ondokoak egin ditugu:
    • https://informatika-2023-24-azp3.blogspot.com/ bloga erabiliko dugula berretsi dugu eta bertako artikuluak gainetik begiratu ditugu
    • eGela web zerbitzuan sartu gara, eta aipatu dugu Dev-Pascal konpiladorea bertatik jaso daitekeela etxeko ordenagailuetan instalatzeko (ahalik eta lasterren egitea komeni zaizu)
  • Laborategian ez dugu egin, baina eGela gela birtualera sartu eta Partaideak estekaren bitartez gelako kideak ezagutu ahalko dituzu
  • Etxean egin dituzun programak laborategira ekartzeko, edo alderantziz, laborategiko ordenadorean garatutakoa etxekora eramateko, bide desberdinak daude eta ene ustez jarraian deskribatzen diren lehen biak hirugarrena baino egokiagoak dira, edozein kasutan transferitu behar dituzun fitxategiak iturburu-programak dira (.pas luzapena dituzten fitxategiak):
    • Google Drive erabili bertan karpetak sortuz eta zure programak haietan kokatuz
    • DropBox erabili bertan karpetak sortuz eta zure programak haietan kokatuz
    • ePosta erabili zure buruari mezu bat bidaliz eta programak mezuari erantsiz
  • Laborategiko ordenagailuetan konpiladorearen aplikazioa non dagoen (zein karpetatan) ikusi dugu:
    • Bere laburbide bat mahaigainean sortu dugu
    • PAS luzapeneko fitxategiak konpiladorearekin irekitzea ezarri dugu
  • Teoriako blogean argitaratutako Programa baten egitura izeneko artikuluan erakusten den LaukizuzenarenAzalera programa egin dugu: zenbaki osoak erabiliz. Programa horretatik abiatuta TriangeluarenAzalera programa egin ezazu: zenbaki errealak lantzen dituen programa (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien emaitza kalkulatu ondoren bere balioa pantailan erakutsi). Programa horren baliokidea den BatuBi ariketa programa ezazu (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien batura pantailan erakutsi)
  •  Etxerako lana : Praktikako blogean argitaratutako 1. astea | erakarpen grabitatorioa izeneko ariketa programatzeko gai zara, aurreko TriangeluarenAzalera programaren bezalakoa baita
  •  Etxerako lana : Praktikako blogean argitaratutako 1. astea | zeruertza kilometroetan izeneko artikulutik abiatuta, zenbaki errealak lantzen dituen programa hori aztertu eta identifikatu zuretzat, une honetan, berriak diren elementuak
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.