ZER DAKIDAN: Erakarpen grabitatorioa programa egin ondoren, badakit testu bat pantailan idazten. Badakit ere balioak aldagaietan gordetzen eta era desberdineko konstanteak definitzen. ZER IKASIKO DUDAN: sqrt() funtzio estandarra eta sqr() funtzio estandarra ikasiko ditut. |
ESKATZEN DEN PROGRAMA
Demagun itsasoaren ondoan gaudela eta urrunera, zeruertzera, begiratzen dugula. Zenbat kilometrotara batzen dira zerua eta itsasoa?
Beste modu batez galdetuta: Zenbat kilometrotara dago ostertza edo zeruertza?
Irudia handiago ikusteko klik egin bere gainean |
Datuak:
- rAltuera aldagaia, metrotan emandako altuera
- R konstantea, lurraren erradioa 6370 Km
Ezezaguna:
- rDistantzia aldagaia, lortu nahi den distantzia kilometroetan
Kopuru baten erro karratua kalkulatzeko sqrt() funtzio estandarra erabili behar da, adibidez honela (non rDatua) aldagaiak blio ezagun bat duen:
- rErroKarratua := sqrt(rDatua);
Hona hemen programa honen kodea:
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 | { Demagun itsasoaren ondoan gaudela eta urrunera, zeruertzera, begiratzen dugula. Zenbat kilometrotara batzen dira zerua eta itsasoa? Beste modu batez galdetuta: Zenbat kilometrotara dago ostertza edo zeruertza? Datuak: rAltuera aldagaia, metrotan emandako altuera R konstantea, Lurraren erradioa 6370 Km Ezezaguna: rDistantzia aldagaia, lortu nahi den distantzia kilometroetan } PROGRAM ZeruertzaKilometroetan ; CONST R = 6370 ; { Lurraren erradioa Kilometroetan } VAR rAltuera, rDistantzia : Real ; BEGIN WriteLn ( '//////////////////////////////////////' ) ; WriteLn ; Write ( 'Eman behatokiaren altuera metroetan: ' ) ; ReadLn(rAltuera) ; rDistantzia := sqrt(sqr(rAltuera) + 2 *rAltuera*(R* 1000 )) ; WriteLn ; WriteLn ( 'Zeruertzaren distantzia = ' , rDistantzia: 0 : 2 , ' m' ) ; WriteLn ( 'Zeruertzaren distantzia = ' , (rDistantzia/ 1000 ): 0 : 3 , ' Km' ) ; WriteLn ; WriteLn ( '//////////////////////////////////////' ) ; ReadLn ; END . |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.