2024(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena

4. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 4. astea (2024/02/12) mintegian egindakoa

  • Zerrenda pasatu dugu, deitutako 25en artean ez etorriak 6 izan dira (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)
  • Proiektuaren blogeko Proiektua | 7. Ariketa: zenbakien funtzio estandarrak artikulua begiratuz randomize prozedura, random funtzioa ikasi dutugu. Bide batez ln funtzioa eta exp funtzioa aipatu ditugu. Datorren ostiralean ikusiko ditugu arcsin eta arccos funtzioak (bi hauek math unitatea behar dute)
  • Proiektuaren blogeko Proiektua | 7. Ariketa: zenbakien funtzio estandarrak (I) artikulua begiratuz randomize prozedura eta random funtzioa praktikatzeko, dadoaren programa egin dugu. Ikusi ere: teklatuaren bitartez irakurri Ariketa__07-i.pas programa non dadoaren 3 jaurtiketa egiten diren eta iJaurtiketarenBalioa kalkulatuz  case-of egitura baten bitartez azken emaitza erabakitzen den
  • rX zenbaki erreala izanik, eta iY zenbaki osoa izanik, jakingo zenuke rXiY berretura kalkulatzen? Etxerako lana da
  • Eta iZbk zenbaki osoa eta positiboa teklatuaren bitartez irakurririk, jakingo zenuke liFaktoriala=iZbk! faktoriala kalkulatzen? Etxerako lana ere, laborategian egin dugu eta etxean birpasatu behar duzue
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.