12. astea (2024/04/15) laborategi/mintegian egindakoa
Zerrenda pasatu dugu ariketen bidalketen bitartez. Deitutako 25en artean 14 ikaslek ez dute bidalketarik egin (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)
Gaurko helburua bikoitza da:
- Erregistroen arrayekin lan egitea
- Erregistroen fitxategi bat sortzea
Erregistroen array bat
- Erregistroen array baten adibidea egin dugu. Konkretuki 11. astea | erregistroen bektore baten elementuak ezabatu artikulutik abiatuta, zerbait laburrago egin dugu. Bi eremu (sIzena katea eta iAdina zenbaki osoa) dituen erregistroetako arrayarekin lan egin dugu eragiketa hauek burutuz:
- Zerrenda datuz bete (errazagoa izan dadin elementuen izenak errepika daitezke)
- Zerrendaren edukia pantailaratu
- Ikasle bat bilatu eta bere informazioa pantailaratu
- Adin guztien batezbesteko aritmetikoa kalkulatu
- Hainbat elementu zerrendatik ezabatu (bietariko bat egin dugu):
- Adin txikiko elementuak (media baino txikiagoak direnak) zerrendatik kendu, ondorioz hasierako zerrenda aldatua suertatuko da
- A edo a letratik hasten diren izenen elementuak zerrendatik kendu, ondorioz hasierako zerrenda aldatua suertatuko da
- Zerrenda berriaren edukia pantailaratu
Erregistroen fitxategi bat
- Erregistroen fitxategi bat (bi eremu: sNor katea eta rNota zenbaki erreala) sortu dugu eta ondoren bere edukia pantailan erakutsi dugu. Hona hemen programaren kodea urratsez-urrats azalduta:
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 | program ErregistroenFitxategiaSortuEtaIkusi; type tsKate249 = string [ 249 ]; { fitxategiaren izena luzea izan daitekeelako } tsKate15 = string [ 15 ]; trdIkaslea = record sNor: tsKate15; rNota: real ; end ; tfrdIkasleak = file of trdIkaslea; { sFitxIzen katea ezaguna da programa nagusian eta prozedura honetan } { izena ez da aldatuko, horregatik sarrerako parametroa da prozeduran } procedure FitxategiaSortuEtaBete(sFitxIzen: tsKate249); var f: tfrdIkasleak; // file datu-motako aldagaia rdElem: trdIkaslea; // fitxategiaren elementua begin end ; { sFitxIzen katea ezaguna da programa nagusian eta prozedura honetan } { izena ez da aldatuko, horregatik sarrerako parametroa da prozeduran } procedure FitxategiaIkusi(sFitxIzen: tsKate249); var f: tfrdIkasleak; // file datu-motako aldagaia rdElem: trdIkaslea; // fitxategiaren elementua begin end ; {=============Programa nagusia eta programa nagusiko aldagaiak=============} var sFitxIzen: tsKate249; begin writeln ; writeln ( 'Eman fitxategiaren izena, adibidez (C:\NereKarpeta\31Taldea.dat): ' ); readln(sFitxIzen); writeln ( '===>' , sFitxIzen, '<===' ); writeln ; writeln ( 'Fitxategiaren datuak jasotzen...' ); FitxategiaSortuEtaBete(sFitxIzen); writeln ; writeln ( 'Fitxategiaren datuak:' ); FitxategiaIkusi(sFitxIzen); writeln ; writeln ( '=======================' ); writeln ( 'RETURN sakatu amaitzeko' ); write ( '=======================' ); readln; end . |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.