Baliabideak
Proiektuarekin lotutako hasierako informazioa hau da:
- Lantaldearen partaideak, Proiektuaren taldekideak (apirilaren 8tik apirilaren 12ra)
- 2023ko maiatzaren 24ko azterketa: Azterketa bat, eredu bat
- 2023ko ekainaren 30eko azterketa: Azterketa bat, beste eredu bat
- Zuen programa menu batek gida dezala, Proiektuan eskatzen dena
Bidea
Udaberriko oporralditik itzultzean, apirilaren 8ko laborategi egunean, irakasleak proiektuaren enuntziatua azaldu zuen eta erabiliko diren unitateei dagozkien interfazeen deskribapenak egin zituen (unitateak lau hauek dira: maia_uzta, bilduma21, bilduma30 eta bilduma39).
Ondoren, bide hau irekitzat ematen da:
Bideak hiru munarri ditu:
- Proiektuaren baliabideak unitate batean garaturik daude, apirilaren 8an unitatearen funtzionamendua laborategian ikusi da. Zuen lana: etxeko ordenadorean unitate baten funtzionamendua frogatzea, bi adibide: itsas-bataila (i) eta itsas-bataila (ii)
- Proiektuari gehituko dizkiozuen hobekuntzen aitorpena, gehien jota apirilaren 18rako (ostegunerako) bete behar duzue Proiektua: hobekuntzak aitortu (2024) izeneko zereginari erantzunez
- Proiektua garatu, gehien jota maiatzaren 1erako (astelehenerako) bukatu beharko duzue eta bere entrega Proiektua amaiturik (2024) izeneko zereginaren bitartez egingo duzue
Hirugarren munarrian entregatu duzuen lanaren gaineko azterketa bat pasatu beharko duzue 15. asteko praktika egunean (maiatzaren 6an). Lantaldearen kide bakoitzak froga bera egin beharko du bakarka, ordenagailuaren aurrean garatutako proiektuaren gaineko ariketa bat izango da.
Entregak
Goiko irudian proiektuaren urratsak erakusten badira, hurrengo irudi honetan urrats bakoitzean zer entregatuko duzuen erakusten da:
- Proiektuari laguntzen dion unitate sorta: zuen etxeko ordenagailuan frogatu. Entregarik ez dago, baina arazorik baduzue tutoretza bat eska ezazue
- Proiektuari gehituko dizkiozuen hobekuntzen aitorpena: txosten idatzi bat
- Proiektua garatu: txosten bat idatzi bat eta programa bat (programa iruzkindu)
- Proiektuaren gaineko bakarkako froga: programa bat
Kalifikazioa
Guzti honetatik 1,0 + 0,5 = 1,5 puntu ateratzen dira:
Hirugarren kontrola, ariketa handia (proiektua) | ||
Iazko azterketa baten inguruan jardungo dugu kurtsoaren zehar. 15. astean, azken praktika egunean, proiektuari buruzko bakarkako froga:
|
%66a | 1,0 puntu |
Proiektuaren emaitza (proiektuaren programa). Lantaldeko partaideek kalifikazio berdina. | %33a |
0,5 puntu |
Irakasgaiaren ebaluazioa artikulutik hartutako taula
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.