2024(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena

1. ASTEA | etxerako lana

 1. astea (2024/01/22) etxean egitekoa

  • Konpiladorea instalatu zuen etxeetako ordenagailuetan. Horretarako, joan eGela gela birtualeko BALIABIDEAK atalera eta hiru aukera izango dituzu programa hartzeko:
  • Aurreko adibideak begiratu gabe ondoko hau egin: Teoriako blogean argitaratutako Programa baten egitura izeneko artikulutik abiatura TriangeluarenAzalera programa egin dugu: zenbaki errealeak lantzen dituen programa (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien emaitza kalkulatu ondoren bere balioa pantailan erakutsi). Programa horren baliokidea den BatuBi ariketa egizu (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien batura pantailan erakutsi), baina zenbaki osoekin lan eginez
 

1. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 1. astea (2024/01/22) laborategi/mintegian egindakoa

  • Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean 25ak etorri dira
  • Irakasgaiaren antolaketa berretsi dugu
  • Makina digitalen egitura aipatu dugu:
    • Hardwarea
    • Sistema eragilea
    • Aplikazioak
  • Proiekzio kanoia hartu eta ondokoak egin ditugu:
    • https://informatika-2023-24-azp3.blogspot.com/ bloga erabiliko dugula berretsi dugu eta bertako artikuluak gainetik begiratu ditugu
    • eGela web zerbitzuan sartu gara, eta aipatu dugu Dev-Pascal konpiladorea bertatik jaso daitekeela etxeko ordenagailuetan instalatzeko (ahalik eta lasterren egitea komeni zaizu)
  • Laborategian ez dugu egin, baina eGela gela birtualera sartu eta Partaideak estekaren bitartez gelako kideak ezagutu ahalko dituzu
  • Etxean egin dituzun programak laborategira ekartzeko, edo alderantziz, laborategiko ordenadorean garatutakoa etxekora eramateko, bide desberdinak daude eta ene ustez jarraian deskribatzen diren lehen biak hirugarrena baino egokiagoak dira, edozein kasutan transferitu behar dituzun fitxategiak iturburu-programak dira (.pas luzapena dituzten fitxategiak):
    • Google Drive erabili bertan karpetak sortuz eta zure programak haietan kokatuz
    • DropBox erabili bertan karpetak sortuz eta zure programak haietan kokatuz
    • ePosta erabili zure buruari mezu bat bidaliz eta programak mezuari erantsiz
  • Laborategiko ordenagailuetan konpiladorearen aplikazioa non dagoen (zein karpetatan) ikusi dugu:
    • Bere laburbide bat mahaigainean sortu dugu
    • PAS luzapeneko fitxategiak konpiladorearekin irekitzea ezarri dugu
  • Teoriako blogean argitaratutako Programa baten egitura izeneko artikuluan erakusten den LaukizuzenarenAzalera programa egin dugu: zenbaki osoak erabiliz. Programa horretatik abiatuta TriangeluarenAzalera programa egin ezazu: zenbaki errealak lantzen dituen programa (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien emaitza kalkulatu ondoren bere balioa pantailan erakutsi). Programa horren baliokidea den BatuBi ariketa programa ezazu (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien batura pantailan erakutsi)
  •  Etxerako lana : Praktikako blogean argitaratutako 1. astea | erakarpen grabitatorioa izeneko ariketa programatzeko gai zara, aurreko TriangeluarenAzalera programaren bezalakoa baita
  •  Etxerako lana : Praktikako blogean argitaratutako 1. astea | zeruertza kilometroetan izeneko artikulutik abiatuta, zenbaki errealak lantzen dituen programa hori aztertu eta identifikatu zuretzat, une honetan, berriak diren elementuak
 

1. astea | hiru mendietatik zeruertza kilometroetan

Ezaguna den 1. astea | zeruertza kilometroetan ariketaren aldaera eskatzen da. Programak, exekuzio bakoitzeko, hiru mendiren datuak hartuko ditu sekuentzialki eta hiru altuera horiekin zeruertzaren distantziak pantailaratu.

Oraintxe dakigunarekin, sarrerako datuak Burgoa (451 m), Katillotxu (336 m) eta Atxarre (312 m) balira, programa bat idatzi beharko genuke; baina sarrerako datuak Gaztelugatxe (79 m), Aketz (105 m) eta Gorbeia (1482 m) balira, beste programa desberdin bat idatzi beharko genuke. Esate baterako, datutzat Aketz (105 m), Garbola (477 m) eta OgoƱo (305 m) emanik, programaren irteera honelako zerbait izango litzateke:

Mendien altuerak ezagutzeko www.mendikat.net webgunea bisitatu

Esan bezala, ariketa honi nolabaiteko erantzuna emango diogu oraintxe bertan dakigunarekin. Aurrerago, prozesu errepikakorrak ikasiko ditugunean, eta, esaldiak prozesatzen jakingo dugunean bertsio bukatuago bat eman ahalko diogu. Adibidez:


 

1. astea | zeruertza kilometroetan

ZER DAKIDAN:
Erakarpen grabitatorioa programa egin ondoren, badakit testu bat pantailan idazten. Badakit ere balioak aldagaietan gordetzen eta era desberdineko konstanteak definitzen.



ZER IKASIKO DUDAN:
sqrt() funtzio estandarra eta sqr() funtzio estandarra ikasiko ditut.




ESKATZEN DEN PROGRAMA

Demagun itsasoaren ondoan gaudela eta urrunera, zeruertzera, begiratzen dugula. Zenbat kilometrotara batzen dira zerua eta itsasoa?

Beste modu batez galdetuta: Zenbat kilometrotara dago ostertza edo zeruertza?

Irudia handiago ikusteko klik egin bere gainean

Datuak:

  • rAltuera aldagaia, metrotan emandako altuera
  • R konstantea, lurraren erradioa 6370 Km 

Ezezaguna:

  • rDistantzia aldagaia, lortu nahi den distantzia kilometroetan 

Kopuru baten erro karratua kalkulatzeko sqrt() funtzio estandarra erabili behar da, adibidez honela (non rDatua) aldagaiak blio ezagun bat duen:

  • rErroKarratua := sqrt(rDatua);  

Hona hemen programa honen kodea:
{
   Demagun itsasoaren ondoan gaudela eta urrunera, zeruertzera, begiratzen dugula.
   Zenbat kilometrotara batzen dira zerua eta itsasoa?
   Beste modu batez galdetuta: Zenbat kilometrotara dago ostertza edo zeruertza?

   Datuak:
        rAltuera aldagaia, metrotan emandako altuera
        R konstantea, Lurraren erradioa 6370 Km
   Ezezaguna:
        rDistantzia aldagaia, lortu nahi den distantzia kilometroetan   
}

PROGRAM ZeruertzaKilometroetan ;

CONST
   R = 6370 ;   { Lurraren erradioa Kilometroetan }
VAR
   rAltuera, rDistantzia : Real ;

BEGIN
   WriteLn('//////////////////////////////////////') ;
   WriteLn ;

   Write('Eman behatokiaren altuera metroetan: ') ;
   ReadLn(rAltuera) ;
   
   rDistantzia := sqrt(sqr(rAltuera) + 2*rAltuera*(R*1000)) ;   
	
   WriteLn ;	
   WriteLn('Zeruertzaren distantzia = ', rDistantzia:0:2, ' m') ;
   WriteLn('Zeruertzaren distantzia = ', (rDistantzia/1000):0:3, ' Km') ;
  
   WriteLn ;
   WriteLn('//////////////////////////////////////') ;
   ReadLn ;
END.
 

1. astea | erakarpen grabitatorioa

ZER DAKIDAN:
Kaixo mundua! programa egin ondoren, badakit testu bat pantailan idazten. Badakit ere konstanteak definitzen.



ZER IKASIKO DUDAN:
Readln prozedurari esker, teklatuaren bitartez, balio bat aldagai batean gordetzen ikasiko dut. Esleipena operazioaren bitartez aldagai batean balio jakin bat gordetzen ikasiko dut. Konstante erreal bat notazio zientifikoan nola deklaratzen den ikasiko dut.




ESKATZEN DEN PROGRAMA

r distantzian daudenean, m1 eta m2 masak jasaten duten erakarpen grabitatorioaren balioa idatz ezazu. Programak aurreko hiru datuak eskatuko dizkio (m1 eta m2 kilogramoetan eta r metroetan) erabiltzaileari eta F indarraren balioa pantailaratuko du.


Non G ikurrak Grabitazio Unibertsalaren Konstantea adierazten duen, eta bere balioa hau den:

G=6.674×10−11  (N⋅m2⋅kg−2)

 

1. astea | datu konstanteak formatuarekin pantailan idatzi

ZER DAKIDAN:
Kaixo mundua! programa egin ondoren, badakit testu bat pantailan idazten.



ZER IKASIKO DUDAN:
Testu bat eta bi zenbaki (bat osoa eta bestea erreala) pantailaratzen ikasiko dut. Bide batez konstanteak nola definitzen diren ikasiko dut. Datuak pantailan idaztean, balio bakoitzari berari dagokion formatua eman behar zaiola ikasiko dut; honelaxe adibidez:  Write('iZbk|',iZbk:4) non iZbk zenbaki osoa den.




ESKATZEN DEN PROGRAMA

Kaixo mundua programatik abiatuta, ondoko informazioa modu kontrolatuan pantailaratu:







 

1. astea | kaixo mundua!